Gaurkotasun Euskal fondoa

"Bizitza minatuak, 25 urte", Gervasio Sanchez argazkilari-kazetariaren erakusketa Amurrion

04 Api 2025

Argazkigintzaren bidez mina lehergailuen biktimen bizitzak dokumentatzen dituen "Bizitza minatuak, 25 urte" erakusketa, Gervasio Sánchez kazetari eta argazkilari ospetsuaren lana, Amurrion egongo da ikusgai apirilaren 1etik 16ra, La Casona erakusketa aretoan.


1995ean hasitako proiektu hau denboran zehar berrituz joan da, eta bertan, arma hauek eragiten dituzten ondorio latzak eta horien biktimek duintasunaren alde egindako borroka jasotzen dira. "Vidas Minadas, 25 urte" ez da soilik erakusketa bat, salaketa bisuala ere bada, arma trafikoaren eta horren ondorioen inguruko gogoeta sustatzeko helburua duena.

Erakusketa doan bisitatu ahal izango da aipatutako egunetan.

ERAKUSKETAREN KARTELA
Share  Partekatu