Gaurkotasun Euskal fondoa
Bisita instituzionala: saharar gazteria euskal erakundeekin elkarrizketan
Polisario Fronteko, Saharako Gobernuko eta Saguia el Hamra eta Río de Oroko Gazteriaren Batasuneko (UJSARIO) ordezkariek bisita instituzionala egin dute Euskadin, saharar gazteriaren errealitatea, erronkak eta eskariak euskal erakunde nagusietara hurbiltzeko.
Polisario Fronteko, Saharako Gobernuko eta Saguia el Hamra eta Río de Oroko Gazteriaren Batasuneko (UJSARIO) ordezkariek bisita instituzionala egin dute Euskadin, saharar gazteriaren errealitatea, erronkak eta eskariak euskal erakunde nagusietara hurbiltzeko.
Ordezkaritzaren burua Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoko (SAED) Gazteria eta Kirol ministroa, Hasanito Mohamed Echbalal, izan da; harekin batera, Gazteriaren Planaren zuzendaria, Salama Lehbib, eta Eliz-za Abidin, saharar gazteriaren elkarte antolatu ezberdinen izenean.
Bisita honen ardatza saharar gazteria da: okupazioaren, errefuxioaren eta diasporaren artean banatua; saharar biztanleriaren bi herenekoa; eta fenomeno berriei aurre egin behar dien kolektiboa. Aldi berean, aktibismoaren, erresistentziaren eta eraldaketaren motorra ere bada. Topaketetan partekatu dira Saharar Herriarekin Elkartasunezko Gazteriaren Nazioarteko III. Foroaren emaitzak, saharar gazteriari buruzko 2023–2024ko diagnostikoa eta SAEDeko Gazteriaren Plan berria (2025–2028).

Euskal Fondoak bultzatu du bisita instituzional hau —bi urtez behin egiten dena—, informazio eguneraturako eta saharar ordezkarien eta euskal arduradun instituzionalen arteko elkarrizketa zuzenerako espazioa bermatzeko. Aurten, Arabako SAEDeko Lagunen Elkartearekin batera antolatu da. Bisiten egitarauak barne hartu ditu hiru lurralde historikoetan egindako topaketak, erakunde parlamentarioekin, foralekin eta udalekin, baita Emakunde eta eLankidetza bezalako erakundeekin ere.
%5B1%5D.png)
%5B1%5D.png)
Elkarrizketa-espazio honen helburua bikoitza izan da: alde batetik, euskal administrazioei saharar gazteriari zuzendutako eta euren babesarekin gauzatutako hainbat proiekturen emaitzak eta ondorioak itzultzea; eta, bestetik, euskal lankidetza saharar gazteriari zuzendutako edo gazteriak berak gidatutako proiektuetara bideratzea, Saharar Herriarekiko elkartasun-konpromiso historikoa indartuz eta proiektu zein programek benetako beharrizanei erantzun diezaieten lagunduz.
Bisita honek agerian utzi du saharar gazteria ez dela gatazka luzearen biktima hutsa, baizik eta proposamen argiak dituen eragile politikoa.


Partekatu