Gaurkotasun Euskal fondoa

Bilbok Lankidetza eta Elkartasun Fondoen Konfederazioaren (CONFOCOS) Batzar Nagusia hartuko du, Euskal Fondoaren partaidetzarekin

28 Api 2026

CONFOCOS erakundearen Batzar Nagusiaren eszenatokia Bilbo izango da apirilaren 29an. Bertan bilduko dira funts ezberdinetako ordezkari politikoak eta langile teknikoak. Topaketa Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean egingo da, Euskal Fondoa anfitrioi dela, eta Bilboko Udala-ren laguntzarekin.

1995ean sortua, CONFOCOS Estatu espainiarreko Lankidetza eta Elkartasun Fondoak biltzen dituen sarea da, eta bere helburua  lankidetza deszentralizatu munizipalista eta garapen jasangarria sustatzea da.

Batzarra Jordi Cuadrasek zuzenduko du, Fons Català de Cooperació al Desenvolupament-eko presidenteak. Euskal ordezkaritza, berriz, Nati López de Munainek gidatuko du, Elburgoko (Araba) alkatea eta Euskal Fondoko presidentea, eta, gainera, CONFOCOSeko diruzaina ere bada.

Bileran tokiko eta foru mailako hautetsiak izango dira: alkateak, zinegotziak eta aldundietako ordezkariak, baita lankidetza-funtsetako langile teknikoak ere.

2025eko jardueren balantzea eta 2026ko Lan Plana aurkezteaz gain, saioan AECID-ekin, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziarekin, lankidetza-esparrua eguneratzeko tartea ere izango da. Bertan Ángel Calle izango da, Garapen Jasangarrirako eta Berrikuntzarako Aliantzen zuzendaria. 

Bezperan, apirilaren 28an, Funtsetako gerentzien bilera ere egin da Yohn Jauregia, La Bolsa Eraikina-n. Topaketa hori funtsezko gunea izango da koordinazio teknikorako eta lan-ildoen definiziorako, besteak beste finantzaketa eta herritartasun globalerako hezkuntza arloetan.

Topaketa honek fondoen arteko koordinazioa indartzeko, esperientziak partekatzeko eta lankidetza deszentralizatu, munizipalista eta eraldatzailean aurrera egiten jarraitzeko aukera emango du. Ildo horretan, CONFOCOSek Lankidetza eta Elkartasun Fondoen zerbitzura dagoen espazio gisa lan egiten du, garapen jasangarria bultzatuz eta herritar guztientzat eskubide eta aukera berak dituen mundu bat eraikitzen lagunduz.

Share  Partekatu