Gaurkotasun Euskal fondoa

Bastidako Udala Euskal Fondoan sartu da

25 Ots 2021

Erabakia 2021eko otsailaren 17an egindako bileran hartu zuen Udalbatza Osoak.

Bertan, Euskal Fondoa elkarteko kide izatea udal interesak betetzen dituelakoan, Garapenerako lankidetza alorreko politika propioak planifikatzeko, antolatzeko eta kudeatzeko udal tresna izan daitekeela iritzita, bere estatutuak onartzea, Bastidako udala elkarteko kide izateko onespena eskatzea eta Bastidako alkate Laura Pérez ordezkari bezala izendatzea erabaki zen.

Arabako Errioxaren bihotzean dago, eta 1.500 biztanle inguru ditu; mahastizaintzako eta ardogintzako tradizioaz gain, inguru osoan eskaintzen duen kirol-, aisia- eta turismo-eskaintza nabarmentzen da.

Bastidako Udala lankidetzan ari da Euskal Fondoarekin Chisec (2018) eta Santa Cruz Verapaz (2020) landa-komunitateetan edateko ura hornitzeko proiektuetan, Alta Verapaz (Guatemala).

Share  Partekatu