Gaurkotasun Euskal fondoa

Basqueskolako emakume hautetsiak Les Elegides 2025 Nazioarteko II. Topaketan parte hartu dute Euskal Fondoaren laguntzarekin

08 Aza 2025

Euskadiko hainbat udal ordezkari, Basqueskolako  kide direnak, azaroaren 6an eta 7an Palmako Les Elegides, Emakume Hautetsien Nazioarteko II. Topaketan izan dira, Euskal Fondoaren laguntzari esker.

Topaketak hainbat lurraldetako emakume hautetsi bildu zituen esperientziak partekatzeko, aliantzak sortzeko eta politika publiko berdinzaleagoak sustatzen jarraitzeko.

Ekitaldia Fons Mallorquí de Solidaritat i Cooperació erakundeak antolatu zuen, CONFOCOS – Lankidetza eta Elkartasunaren Fondoen Konfederazioaren laguntzarekin eta AECID – Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziaren kofinantzaketarekin.

Euskadiko ordezkaritza BasquesKolako honako kideek osatu zuten: Elburgo (Euskal Fondoko presidentea), Gordexola, Irun, Zalduondo eta Sopelako alkatesa eta zinegotziek.

Virginia Woolf Basqueskola topagunerako, prestakuntzarako eta eragin politikoa sustatzeko espazio propioa da EAHko udalerrietako emakume alkate eta zinegotzi hautetsientzat, EUDELek eta EMAKUNDEk sustaturikoa.

Parte-hartzea Euskal Fondoaren laguntzari esker gauzatu zen, CONFOCOSekin dagoen lankidetza-esparruan eta udalerrietatik abiatutako ikuspegi feminista sustatzeko helburuarekin.

Bi eguneko jardunaldietan, parte-hartzaileek aukera izan zuten lidergo politikoa, berdintasuna, indarkerien aurkako politikak, zaintza-sistemak, tokiko agenda feministak eta nazioarteko lankidetza deszentralizatua lantzen zituzten hitzaldi eta mahai-inguruetan parte hartzeko.

Parte-hartze honen bidez, Euskal Fondoak udalerrietako hautetsien prestakuntza, trukea eta hausnarketa sustatzeko duen konpromisoa berretsi du, herri berdinzaleagoak eraikitzen laguntzeko.

Share  Partekatu