Gaurkotasun Euskal fondoa
BALON C.F. filma, nazioartean saritua
Ikaika Media ikus-entzunezko ekoizleak Euskal Fondoaren laguntzarekin egindako BALON F.C. film laburrak lau sari lortu ditu nazioarteko jaialdietan eta beste bederatzitan finalista suertatu da
Izenburua: Balon F.C.
Zuzendaria: Raul San Roman Otegi
Herrialdea: NIkaragua, Guatemala eta Honduras
Iraupena: 6 minutu 20 segundo
Hizkuntza: gaztelera
Sinopsia
Erdialdeko Ameriketako herrialde ezberdinetako haur talde bat; gauza pare batean bat datoz: kalean lan egiten dute eta futbola pasioarekin bizi dute; futbol taldea sortzea erabaki dute, eta gehien gustatzen eta lotzen dituen izena jarri diote: BALON F.C.. Finalera iritsi eta bere bizitzen jokaldi erabakigarrienari aurre egiten behar diote. Luzapenean aurkitzen dira...
Aurrerakina
Palmaresa
Honako zinemaldietan finalista:
- El Séptimo Ojo zine-festibala. (Bolivia): Pukañawi Saria. 1 saria: Nazioarteko dokumental film laburrik onena.
- Veracruzeko mundu mailako zine-festibala (Mexiko): 1 saria
- Toledoko Nambrocorto zine-festibala (España): 2 saria
- Ojo Al Piojo zine-festibala (Argentina): Epaimahaiaren Aipamen Berezia
- Granadako Edita zine-festibala (España): Ikusleen Saria
- Bilboko “Film sozialak” zinema ikusezinaren nazioarteko jaialdia (Euskal Herria)
- Thinking Football Film Festival 2019 (Euskal Herria)
- Zine Soziala eta Giza Eskubideak – Bestelako Zinema: (Chile)
- FESCIGU festibala: Guadalajara (España)
- Ciricine zine-festibala: Ribadeva – Asturias (España)
- A Tarsito zine-festibala. (Mexiko)
- Villa Legua nazioarteko zinemaldia (Kolonbia)
- CINI zine-festibala: Lima (Peru)


Partekatu