Gaurkotasun Euskal fondoa

Atzerriko esperientzia bizi izan duten gazteek mezu bat dute zuretzat

22 Ots 2017

EAThink proiektuari esker, bere atzerriko esperientzia trukatu nahi zuten gazteei zuzenduriko dohaineko ikastaroa egin genuen pasa den udazkenean.

Garapen jasangarriarekin loturiko gaiak landu genituen, bereziki gaur egungo elikadura ereduaren interdependentzia globala eta horren inguruko alternatibak jorratuz. 

Egun hauetan zer egin genuen jakin nahi? bota begirada bat egunez egunezko kronikari:

1. saioa. Sakatu HEMEN

2. saioa. Sakatu HEMEN

3. saioa. Sakatu HEMEN

Horrekin batera, parte hartzaile bakoitzaren esperientziari loturiko sentsibilizazio dinamika bat diseinatu genuen. Gazte hauek atzerrian ikusi eta bizitakoa euskal gazteek duten munduaren ikuspegia zabaltzeko baliagarria izan daitekeelakoan bideo bat prestatu genuen ere. Ikus HEMEN

Bideo hau 2016-2017 ikastaroan zehar ikastetxeetan antolatzen ditugun tailer parte-hartzaile eta ekintzaileetan erakutsiko da.

Mila esker Ander, Ane, Gertru, Luis, Markel, Nora, Nuria eta gainontzeko parte hartzaileei!!

Share  Partekatu