Gaurkotasun Euskal fondoa

Arabako Batzar Nagusiek eta Euskal Fondoak lankidetza-hitzarmen berria sinatu dute, garapenerako lankidetza bultzatzeko

24 Uzt 2025

Arabako Batzar Nagusiek eta Euskal Fondoak lankidetza-hitzarmen berria sinatu dute, Guatemalan emakume antolatuen lan-baldintzak eta ahalduntzea hobetzeko proiektu bat babestuko duena.

Arabako Batzar Nagusiek eta Euskal Fondoak —Euskal erakunde lokal kooperanteen elkartea— lankidetza-hitzarmen berria sinatu dute, tokiko ikuspegitik nazioarteko lankidetza sustatzen jarraitzeko helburuarekin. Sinadura ekitaldia Arabako ganbera foralean egin da, bi erakundeetako ordezkarien presentziarekin..

Arabako Legebiltzarrak eta Basauri, Beasain, Bilbo, Burgelu, Legazpi eta Ordiziako Udalek elkarlanean dihardute proiektuan, merkatu bat eraikitzea aurreikusten du, biztanleriaren ahalduntze ekonomikoa integratu eta lagunduko duena, bereziki emakumeena, merkaturatzeari, eskubideei, herritarren parte-hartzeari, indarkeriaren prebentzioari eta genero-ekitateari buruzko prestakuntza-prozesuen bidez, indarkeriarik gabeko ingurune batean.

Irma Basterra Arabako Batzar Nagusietako presidenteak eta Natividad López de Munain Euskal Fondoakoak gaur sinatu dute hiru ekitalditan 90.000 euro bideratuko dituen hitzarmena.  Bileran, Eva Jimenez Batzar Nagusietako presidenteordeak eta Juanma Balerdi Euskal Fondoako zuzendariak ere parte hartu dute.

Ekarpen honen xede den proiektua, Tactic-en (Guatemala) Merkatua eraikitzea, adibide garbia da lankidetza deszentralizatuak eragin zuzena, ukigarria eta iraunkorra izan dezakeela erakusteko. Proiektu honek gehien behar den tokian jartzen du arreta: emakumeengan, lidergo ekonomikoan, autonomian, indarkeriarik gabe bizitzeko eskubidean eta komunitate-bizitzan aktiboki parte hartzeko eskubidean.


Akordio honek erakusten du Arabako Batzar Nagusiek garapenerako lankidetza deszentralizatuarekiko duten konpromisoa, eta Euskal Fondoaren lana sendotzen du garapen-prozesuak babesteko tresna gisa.

30 urte baino gehiagoko ibilbidean, Euskal Fondoak erakunde publiko eta gizarte-eragileekin elkarlanean dihardu, herrien arteko elkartasunean, erakundeak sendotzean eta berdintasuna sustatzean oinarritutako lankidetza eraldatzailea bultzatzeko.

Share  Partekatu