Gaurkotasun Euskal fondoa
Amazoniako herrixka baten erreplika Quadran
Ekainaren 17, larunbatean, “Yan Lur” GKEak bere urteroko topaketaren III. edizioa antolatzen du Kadagua ibaiko ertzean, La Quadra parean (Güeñes - Bizkaia).
Erakunde honek Boliviako Amazonia aldeko El Beni Departamentuan hainbat proiektu ezberdin laguntzen du.
Topaketa Amazoniako herrixka baten erreplikan ospatzen da eta bertan El Beniko herrien aldeko jarduera informatibo eta ludiko desberdinak burutzen dira: erakusketak, bideoak kontu-kontariak, bazkari herrikoia, dantzak, bateak, ibilbideak kanoan, dituela, ginkana … etab.
Topaketa, halaber, zuraren, farmazeutikoaren, petrolioaren, meatzaritzaren eta abarren sektoreko zenbait erauzketa enpresek Amazoniako oihanean eragiten duten kontrolik gabeko ustiapena eta baliabideen espoliazioa salatzeko arrazoi bat gehiago da.
Anima zaitez eta hurbil zaitez Enkarterriko oihaneko “herrixka” honetara!


Partekatu