Gaurkotasun Euskal fondoa

AKUAL programako erakundeek koordinazioa indartu dute Gasteizen egindako topaketa teknikoan

18 Eka 2026

AKUAL programan parte hartzen duten Euskadiko erakundeek topaketa teknikoa egin dute Gasteizen, koordinazioa indartzeko, azken hilabeteetan egindako aurrerapenak partekatzeko eta datozen ekintza bateratuak planifikatzeko.

AKUAL programan parte hartzen duten Euskadiko erakundeek topaketa teknikoa egin dute Gasteizen, koordinazioa indartzeko, azken hilabeteetan egindako aurrerapenak partekatzeko eta datozen ekintza bateratuak planifikatzeko.

Joan den ekainaren 11n egindako jardunaldiak programan parte hartzen duten  erakundeetako ordezkariak bildu zituen, esperientziak trukatzeko, erronka komunak partekatzeko eta lankidetzarako aukera berriak identifikatzeko gune bat eskainiz.

Topaketan programaren kudeaketarekin, martxan dauden jardueren jarraipenarekin eta aurreikusitako ekintzen koordinazioarekin lotutako hainbat gai landu ziren. Era berean, erakundeen arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu zen, gaitasun teknikoak indartzeko eta uraren eta saneamenduaren arloan irtenbide jasangarriak sustatzeko.

Euskal Fondoak sustatutako proiektu hau Proiektua Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin, Uraren Euskal Agentziarekin (URA), foru- eta udal-erakunde publikoekin eta ura erabiltzen duten enpresekin elkarlanean garatzen da. Helburua da  uraren eta saneamenduaren giza eskubidea genero-ekitatez sustatzen laguntzea, uraren eta saneamenduaren zerbitzuen kudeaketa- eta iraunkortasun-gaitasunak indartuz, eta Euskadi eta Erdialdeko Amerikaren arteko ezagutza-trukea eta lankidetza teknikoa bultzatuz.

Topaketak parte hartzen duten erakundeen arteko aliantzak sendotzeko aukera eman du, eta elkarrekiko ikaskuntzan, ezagutzaren sorkuntzan eta erakundeen indartzean oinarritutako lankidetzarekiko konpromisoa berresteko balio izan du.

Share  Partekatu