Gaurkotasun Euskal fondoa
Abian dira GAZTeNPATIA 2017 programak
EHU-eko hogei bat ikaslek uda honetan Erdialdeko Amerikara bidaiatuko dute bere unibertsitateko praktikak eta Gradu Amaierako Lanak GAZTeNPATIA 2017 programaren esparruan burutzeko.
Cuscatlan eta Morazan departamenduetara (El Salvador), Verapaz Alta departamendura (Guatemala) eta Rio San Juan departamendura (Nikaragua) joango dira, Euskal Fondoak bertako udal agintariekin elkarlanean laguntzen dituen garapen-proiektu eta programa desberdinetan parte hartzera.
Lehen taldeak Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko, Arkitektura Goi Eskola Teknikoko, Psikologia Fakultateko eta Hezkuntza eta Kirol Fakultateko ikasleekin osatu dira, eta leku desberdinetan bere ahalmenak garatuz elkar eragingo dute.
Aurrez, bere zentroetan jaso duten prestaketa espezifikoaz gain, jarduerak ezagutzea eta diseinatzea xede izan duten ikastaro monografikoak eman dira. Halaber, Ikaika Media taldeak (GAZTeNPATIA komunikazio taldearen arduraduna) ikastaro bat eskaini zuen EHUren Leioako Campusean, tokian tokiko informazioaren bilketa-lana eta difusioa nola egin orientatzeko asmoarekin.
Komunikazio-talde honen gaineko xehetasun gehiago HEMEN klikatuz.
Jarraitu iezaguzu Facebook-en


Partekatu