Gaurkotasun Euskal fondoa
Gaztenpatia programak EHUko ikasleen enpatia eta elkartasuna bultzatzen ditu, Euskal Fondoak lan egiten duen herrialdeetan ekintzak eginez
Euskal Fondoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) bultzatutako Gaztenpatia proiektuak enpatia eta elkartasuna sustatzen ditu gazte unibertsitarioen artean, kulturarteko testuinguruetan garatutako gradu amaierako praktika eta lanen bidez.
Euskal Fondoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) bultzatutako Gaztenpatia proiektuak enpatia eta elkartasuna sustatzen ditu gazte unibertsitarioen artean, kulturarteko testuinguruetan garatutako gradu amaierako praktika eta lanen bidez.
2024-2025 ikasturtean, EHUko 21 ikaslek hartu dute parte (14 emakume eta 7 gizon), eta Euskal Fondoak lan egiten duen herrialdeetako gazteekin batera garatu dituzte ekintzak, garapenerako lankidetzako proiektuen esparruan.
Gaztenpatia programaren esperientziak ikasleen prestakuntza pertsonala eta soziala indartzen du, eta desberdintasun globalen aurrean begirada kritikoagoa eta solidarioagoa bultzatzen du. Ikaskuntza horiek gogoeta eta eztabaida sortzen laguntzen dute unibertsitate- eta gizarte-ingurunean. Horrela, programaren eragina norbanakoaren esperientziatik haratago zabaltzen da, euskal gizartearekin konektatuz.
Programaren IX. edizioan, parte-hartzaile guztiek aurreikusitako txostenak eta jarraipen eremuak bete dituzte, eta prestakuntza-prozesu bidelagundua eta kalitatezkoa bermatu dute esperientzia osoan.
Horrela, Gaztenpatiak euskal unibertsitate publikoaren barruan jarraikortasun ibilbide bat erakusten du. Aurtengo edizioan Gizarte Langintzako Eskola sartu da, programaren oinarri akademikoa zabalduz. Gainera, irakasleek aktiboki parte hartu dute ikasleen tutoretzan, segimenduan eta koordinazio akademikoan.
Programak topagune eta hausnarketarako gune egonkorrak ere baditu, hala nola Gaztenpatia Topaketa, urtero egiten dena eta unibertsitate-komunitatearen eta parte hartzen duten erakundeen arteko trukea errazten duena.


Partekatu