Gaurkotasun Euskal fondoa

Euskal Fondoak euskal saharar ordezkaritzan parte hartuko du Afrikako Giza Eskubideen eta Herrien Batzordean

11 Mai 2026

Euskal Fondoak maiatzaren 7tik 14ra bitartean Giza eta Herrien Eskubideen Afrikako Batzordera (ACHPR) Banjulera (Gambia) joandako euskal-saharar ordezkaritzan parte hartu du, Saharar Herriak Afrikako giza eskubideen mekanismoetan duen parte-hartzearentzat une garrantzitsuan.

Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) Afrikako Batasuneko kide bada ere, orain arte ez da modu iraunkorrean eragin politiko eta sozialeko lanik garatu esparru horretan. Gainera, Mendebaldeko Saharari buruz 2011-2025 aldirako egingo den berrikuspenak aukera ematen du lurralde okupatuan giza eskubideen egoera ikusgarri egiteko.

Saharako gizarte zibileko giza eskubideen aldeko erakundeek lehen aldiz parte hartuko dute Giza Eskubideen eta Herrien Afrikako Batzordearen (CADHP) 87. saioaren aurreko GKEen Foroan.

Batzordearen saioan, erakunde sahararrek lehen aldiz egingo dute Banjulen beren eragin lana, alboko ekitaldiak (side event), erakunde arteko bilerak eta Afrikako erakundeekin topaketak antolatuz.

Foroa duela 36 urte antolatu zuen African Centre for Democracy and Human Rights Studies erakundeak, eta hura prestatzeko gune gisa erabili dute. Ondorioak maiatzaren 11tik 20ra egingo den Batzordearen saiora eramango dituzte.

Euskal parte-hartzea HEGOAren, eLankidetzaren eta Euskal Fondoaren arteko lankidetzaren bidez antolatu da, CONASADH, AFAPREDESA eta ISACOM erakunde sahararrekin batera.

Testuinguru horretan, Euskal Fondoak alboko ekitaldiaren antolaketan lagunduko du, eta hizlari gisa parte hartuko du Mendebaldeko Saharan giza eskubideen urraketen monitorizazioan eta dokumentazioan erakundeen bidelaguntza eta babes instituzionalaren esperientzia partekatzeko.

Euskal Fondoak erakunde sahararren arteko artikulazio instituzionala eta giza eskubideen arloko Afrikako eragin espazio bat eraikitzeko prozesuan ematen duten lana babesten eta bidelagun izaten jarraitzen du.

Share  Partekatu