Gaurkotasun Euskal fondoa

Euskal Fondoak eta SUESKOLAk El Salvadorreko Suhiltzaileekin ezagutza trukea bultzatuko dute

16 Ira 2026

Prestakuntza irailaren 14tik 18ra egiten ari dira San Salvadorren, eta El Salvadorreko Suhiltzaileen Kidegoko langileak biltzen ditu barruko suteei eta bestelako larrialdi-egoerei aurre egiteko teknika eta metodologien inguruan. Ekimenak Euskal Fondoa, SUESKOLA eta El Salvadorreko Suhiltzaileen Kidegoak hainbat urtez elkarrekin garatu duten lanari jarraipena ematen dio.

El Salvadorreko Suhiltzaileen Kidegoan prestakuntza espezializatu berri bat antolatu da, Euskal Fondoak SUESKOLA Fundazioarekin batera bultzatutako lankidetza-prozesuaren baitan. Saioek prestakuntza teorikoa, ariketa praktikoak eta esperientzien trukea uztartzen dituzte.

Prestakuntza instruktorei eta talde operatiboetako arduradunei zuzenduta dago.
Jardunaldietan esku hartzeko teknikak eta metodologiak garatuko dira. Programak suteen kontrolarekin, bilaketarekin, erreskatearekin eta aireztapenarekin lotutako edukiak biltzen ditu. Komunikazioarekin eta lidergoarekin lotutako alderdiak ere lantzen dira esku-hartzeetan.

Saio praktikoen bidez, eskuratutako ezagutzak hainbat esku-hartze egoeratan aplika daitezke. Horretarako, ekipamendu espezializatua eta suhiltzaileen prestakuntzarako baliabideak daude.

Ekimenak Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako (AECID) laguntza ekonomikoa du, Lankidetza eta Elkartasuneko Fondoen Konfederazioaren eta AECDIen artean garapenerako nazioarteko lankidetzaren arloan baterako jarduerak egiteko indarrean dagoen hitzarmenaren bidez.

 

VISITA SUESKOLA (Ordizia) a CBES (El Salvador) 


Share  Partekatu