Gaurkotasun Euskal fondoa
Euskal Fondoak bere urteko plana aurkezteko 30. Ohiko Batzar Orokorra egingo du Zarautzen
Euskal Fondoak Zarautzen egingo du datorren apirilaren 22an bere 30. Ohiko Batzar Orokorra. Urteko hitzordu nagusi honetan, erakundeak bere jarduera baloratzeaz gain, 2026rako lan-plana aurkeztuko du.
Batzarra Zarautz-ko Modelo Aretoan izango da. Topaketan 2025. urteko jardueren balantzea egingo da eta datozen hilabeteetarako lan-ildoak ezagutaraziko dira, baita sentsibilizazio arloko ekintzak ere.

Azken urtean, elkarteak Erdialdeko Amerikan, Kariben eta Mendebaldeko Saharan udalen arteko lankidetza-proiektuak sustatzen jarraitu du, euskal erakunde publikoen elkarlanari esker.
Euskal Fondoak lankidetzan oinarritutako ikuspegi solidario, horizontal eta eraldatzaile batetik jarduten du, udalerriek garapen bidezkoago eta jasangarriago batekin duten konpromisoa oinarri hartuta.
Testuinguru honetan, Batzar Nagusiak aukera emango du norabide horretan aurrera egiten jarraitzeko, estrategia partekatuak indartuz eta erronka globalek tokiko mailan duten erantzuna sendotuz.


Partekatu