Bertokoa jan, mundua buruan
Artisau ogia edo ogi industriala? [6-12 urte]
Helburu didaktikoak:
- Jaten dugunaren inguruan hausnarketa egin, eta kontzientzia piztu.
- Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko diskurtsoak ulertu eta interpretatu, zenbait motatako komunikazio-egoerei aurre egiteko. (Hizkuntza)
- Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz eta elkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai izan, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko. (Hizkuntza)
- Gizakiak ingurumenean izandako esku-hartzeen eragin batzuk aztertu, eta iraunkortasunaren eta bizi-kalitatearen parametroak oinarri hartuta ikuspegi kritikoz balioetsi, eguneroko bizitzan oreka ekologikoa babesteko eta berreskuratzeko jarrera hartze aldera.
- Nork bere burua eta osasuna zaintzeko eta bizimodu osasungarria izateko jarrerak eta ohiturak garatu, giza gorputzaren ezagutza zientifikoa oinarri hartuta, eta banakoen arteko desberdintasunak errespetatu, bizi-ohitura osasungarriak sustatuz eta banakoei nahiz taldeei eragin diezaketen arriskuak saihestuz.
Deskargatu ikas-unitate originala ​hemen: (.pdf | 160 Kb)
Herramienta Didaktikoen Liburuxkan argitaratutako bertsioa hemen deskargatu dezakezu:(.pdf | 1300 Kb)


Partekatu