Jarduerak
La Vieja
2002. urteaz geroztik, Habana-OHH Hiriko Historialariaren Bulegoak eta Gasteizko udal-zerbitzuek, Euskal Fondoa Toki Erakunde Kooperanteen Elkarteak Kuban dituen programen esparruan, finantza- eta teknika-lankidetzako harremana dute adineko helduentzako arretaren arloan, Habana Zaharrean zerbitzu dibertsifikatuagoa eta kalitate handiagokoa eskaintzeko.
"La Vieja" proiektua lankidetza-harreman horren ikus-entzunezko adierazpena da. Ardatza fikziozko film labur bat da (9 minutu eta 47 segundoko iraupena); "La Vieja. Habanako ipuin bat” Raul San Romanek zuzendutakoa eta Euskal Fondoak ekoitzitakoa, Habanako Historialariaren Bulegoarekin eta IKAIKA Mediarekin elkarlanean, hiriaren 500. urteurrena omentzeko (2019).
Protagonistak Bulegoko Adinekoen Gai Humanitarioetarako Zuzendaritzak eskaintzen dituen zerbitzuen erabiltzaileak dira. Hauek dira bi nagusiak:
- Haydee Arteaga, 104 urtekoa, ipuinen anderea izenez ezaguna, Kubako literatura-egile ezaguna da, eta gaur egun Habana kaleko egoitza babestuen apartamentu batean bizi da. Zentro hori nazioarteko lankidetza-harreman horren esparruan birgaitu eta hornitu da.
- Maria Eugenia Pineda, 105 urtekoa, Hirugarren Adinekoentzako Arreta Integraleko Zentroaren erabiltzailea (Belengo Andre Mariaren komentu zaharra). Zentro horren birgaitze lanetan, ekipamenduan eta zerbitzuen horniduran laguntzen jarraitzen dugu.
11 minutuko iraupena duen ikus-entzunezko beste produktu batekin batera doa. "Euskal Fondoa-La Habana: helduentzako arreta" du izenburu, eta irudien eta elkarrizketen bidez Historialariaren Bulegoarekin ia bi hamarkadatan izan dugun lankidetza-harremana dokumentatzen du.
Habanan 2019ko apirilean estreinatu ondoren, Gasteizen berriz estreinatu zen 2020ko martxoan; ordutik, hedapen-jardueraren bat (hitzaldia eta proiekzioa) antolatu nahi duten erakundeen eskura dago.
Jarri gurekin harremanetan
Aurrerapena ikusteko sakatu HEMEN