Gaurkotasun sahara

"Saharako Ahotsak: ahanzturaren kontrako erresistentzia" erakusketa Donostian

04 Urr 2014

Maiatzan Tolosan egon ondoren, urriaren 3an zabaldu zen erakusketa UPV-EHUren Donostiako kanpusean

Maiatzan Tolosan egon ondoren, urriaren 3an zabaldu zen erakusketa UPV-EHUren Donostiako kanpusean

 “Saharako Ahotsak: ahanzturaren kontrako erresistentzia” erakusketa aurkeztu berri da. Hogei panel handi baino gehiagotan zehar, biztanleria sahararraren giza eskubideen egoeraren berrikusketa egingo da, bai okupatutako lurraldeetan bizi direnen egoera bai Tindufeko kanpalekuetan daudenena.

Hainbat arlo jorratzen dira, besteak beste, biztanleria zibilaren kontrako bonbardaketak, behartutako desagertzeak, Gdem Izik, pertsonen aurkako minak, edota autodeterminazio-eskubidea. Erakusketak bortxaketa horiei guztiei aurre egiteko biktimek eta saharar herri osoak erakutsi duen adorea nabarmentzen du. Bereziki, ahalegin kolektiboetan eta emakumeen borrokan jartzen du arreta.

Ikus-proposamena argazki eta irudietan oinarritzen da. Erakusketak baditu beste baliabide batzuk ere; hala nola, hobi komun bat, “lotsaren harresiaren” inguruko panel erraldoi bat eta “Egiaren hazia” eta “Memoriaren lekukoak” dokumentalak proiektatuko dira.

Lan hau bai Hegoa Institutuak bai Aranzadi Zientzia elkarteak egindako ikerkuntza zabalaren testuinguruan kokatzen da ("Memoriaren Oasia" eta "Meheris. Izan litekeen itxaropena") eta Euskal Fondoaren beste erakusketa guztiak bezala, bazkide guztien esku dago.

 

Share  Partekatu