Gaurkotasun sahara

Gilles Devers, Europar auzietan Fronte Polisarioaren abokatuaren agerraldia Eusko Legebiltzarrean.

21 Mai 2018

Maiatzaren 4ean, Gilles Deversek  Europar Batasunaren eta Marokoren arteko arrantza-akordioaren inguruan EBko Justizia Auzitegiak emandako epaiaren zehaztasunak eman zituen Eusko Legebiltzarrean, Europako Gaien eta Kanpo Harremanen Batzordean.

Agerraldian zehar Gilles Deversek Europar Batasuneko Auzitegiak emititutako azken sententzian aipatutako bi puntu garrantzitsu azpimarratu zituen:

  • Auzitegiak dio banatutako bi lurralde ezberdin daudela: Maroko eta Mendebaldeko Sahara.
  • Marokok ez du Mendebaldeko Sahararen lurraldearen gaineko agindu eskubiderik, ezta haren ondoko uren gainekorik.

Gainera, beste puntu bat azpimarratzen du: Mendebaldeko Saharako lehengaiak eta errekurtsoak ustiatzeko Herri Sahararraren ordezkarien oniritziaren beharra, ustiapen hori herritarrentzat onuragarria izatea nahikoa ez delarik.

Ikusi bideo osoa hemen: Gilles Devers - Eusko Legebiltzarra - Bideoa

Ikusi agerraldi osoa hemen: Gilles Devers - Agerraldia

Share  Partekatu