Gaurkotasun sahara

Bizkaiko eta Arabako Batzar Nagusiek Mendebaldeko Saharako Giza Eskubideei buruzko proiektu bat babestu dute

03 Aza 2020

Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Arabako Batzar Nagusiek hitzarmen bat sinatu dute Euskal Fondoarekin, Mendebaldeko Saharako giza eskubideen urraketei buruzko ikerketa-proiektu bat abian jartzeko, emakume sahararren egoera bereziki ikusarazteko

Proiektuak 91.397 euroko kostua du guztira, eta Bizkaiko Batzar Nagusien laguntza 60.000 eurokoa da, eta Arabako Batzar Nagusiena, berriz, 27.672 eurokoa (gainerakoa Euskal Fondoak finantzatzen du).

Proiektuaren helburua, Mendebaldeko Saharan Giza Eskubideen arloan sakontzeko estrategia bultzatzea eta gauzatzea da, Giza Eskubideen bortxaketen biktimen inguruko ikerketan oinarrituta. Eta Hegoa Institutuak (UPV/EHU) gauzatuko du.

Bizkaiko Batzar Nagusien eta Arabako Batzar Nagusien prentsa oharrak atxikitzen dira.

Hitzarmenaren sinaduraren argazkiak HEMEN eta HEMEN

Share  Partekatu