PROIEKTUAK: El Salvador

Euskadi - Erdialdeko Amerika (El Salvador eta Costa Rica) erakundearteko lankidetza-programa: Ura eta Saneamendua. 2. Edizioa (2021-2024). I fasea

El Salvador - Costa Rica 2021-2024

Helburua

Edateko uraren hornidurarako eredu iraunkor bat ezartzea, Jocoro udalerriko ur- eta saneamendu-zerbitzuak hobetu ahal izateko; El Salvadorko ANDA - Administración Nacional de Acueductos y Alcantarillados- eta Costa Ricako AYA  -Instituto Costarricense de Acueductos y Alcantarillados- erakundeek hornitutako ur- eta saneamendu-zerbitzuak planifikatzeko eta teknikoki eta operatiboki kudeatzeko gaitasunak indartzea eta garatzea, laguntza teknikoaren eta ekipamenduaren bidez; Erdialdeko Amerikako eta Dominikar Errepublikaren Foroaren (FOCARD-APS) instituzionaltasuna eta hura osatzen duten 7 herrialdeen gaitasunak indartzen laguntzea, Eskualdeko Talde Tematikoen agenda teknikoa ezartzen lagunduz.

Laburpena

El Salvadorko ekialdeko Jocoro udalerriko 1.000 familiak kalitatezko saneamendu eta ur zerbitzu jasangarria jasoko dute. Udala indartu egingo da berdintasun- eta ekitate-estrategietan eta ingurumen-jasangarritasunean. Jocoroko familiekin eta ikastetxeekin urari, oinarrizko saneamenduari eta higiene pertsonalari buruzko informazio-, komunikazio- eta hezkuntza-programa bat ezarriko da, udaleko osasun-unitateekin koordinatuta.

ANDAko eta AYArako plangintza eta kudeaketa tekniko-operatiboak kudeaketa-adierazle hobetuak erakutsiko dituzte programaren laguntza-arloetan, jardunbide egokiak eta zerbitzuen efikazia eta efizientzia hobetzea txertatuz; horretarako, ur- eta saneamendu-zerbitzu jasangarrien arloan eta genero-ekitatea integratuz ezagutza handiagoa duten langile teknikoak prestatuko dira.

FOCARD – APSen lana indartuko da, Eskualdeko Talde Tematikoen lan-agenda sendotu da eta ezagutza teknikoak areagotuko dira, 7 herrialde kideetan ur- eta saneamendu-zerbitzuen jasangarritasunari laguntzeko, genero-berdintasunez.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Ura Ur Agentziaren, foru-aldundien, udalen eta uraren sektoreko enpresen laguntzarekin abiatu da proiektu hau.

Onuradunak

Jocoroko 5.552 biztanle (%55 emakumeak eta %45 gizonak); ANDA, AYA eta FOCARD-APS erakundeen lantalde kudeatzaile eta teknikoetako 400 pertsona.

Share  Partekatu