PROIEKTUAK: denak

SEADen Informazio Ministerioari laguntzea

Tinduf. Aljeria 2024-2025

Helburua

Informazio Ministerioa eta Saharako Artxiboa ekipamenduz eta baliabide teknikoz hornitzea, Saharako kultura komunikatzeko eta informatzeko, gizartea sentsibilizatzeko, prebenitzeko eta sustatzeko ekimenak sortzeko duten eginkizuna babestuz.

Laburpena

Ekipoak eta materialak hornitzea; komunikazio- eta informazio-gaitasunak indartzea sahararren garapenean, gizarte-eraldaketan eta haien memoria eta kultura-ondarea kontserbatzen laguntzeko; espazioak birgaitzea; lankidetza teknikoa euskal irrati-telebista publikoarekin (EiTB); genero-diagnostiko bat egitea Ministerioan.

Onuradunak

250 pertsona ( % 39 emakumeak - % 61 gizonak)

Share  Partekatu