PROIEKTUAK: Cuba

Habanako hirigune historikoan arreta sozialeko programaren indartzea eta dibertsifikatzea: adinekoak eta behar bereziko kolektiboak. III fasea

Habana Vieja. Habana. 2016-2019

Helburuak

  • La Habanako hirigune historikoan adineko pertsonei arreta eskaintzeko zerbitzuak sendotzea.
  • La Habanako Hirigune Historikoko Birgaitze Integraleko Programan premia bereziak dituzten kolektiboak gizarteratzen laguntzea.

Laburpena

Heldu nagusiei eta premia bereziak dituzten kolektiboei arreta emateko programa indartzea, eta horretarako, Belen komentuaren barneko egoitzak ematen duen arreta-zerbitzu espezializatua indartzea eta adineko pertsonentzako parke bat jartzea; Egoitza Babestuen Sistemaren egungo egoera hobetzeko laguntza ematen da eta Quinta de los Molinos-en hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonei arreta emateko programa indartzen da; “Cultura entre las manos” proiektua burutzea; sentikortzeko eta gaikuntzarako programa bat osatzea aditu nazionalekin, premia bereziak dituzten koaktiboei zuzendutako zerbitzuak eta aukerak gara daitezen; Habana Zaharrean amak eta haurrak zaintzeko egoitzak ematen dituen zerbitzuak indartzen dira.

Irudiak ikusteko hemen SAKATU

 

Onuradunak

Belen komentu zaharraren barneko egoitzako 33 aitona eta amona; Habana Zaharreko eta Habana erdiguneko udalerrietako 378 pertsona gor; Habanako gorren elkarte horretan izena emanda dauden 2.899 pertsona; Historialariaren Bulegoko erakundeetako profesionalak eta espezialistak.

Share  Partekatu