Gaurkotasun Euskal fondoa

La Vieja film laburraren proiekzioa Urnietan

25 Api 2022

Apirilaren 28an, osteguna, 18:30ean, Lekaio Kultur Etxean

Aspaldidanik, Urnietako Udala Habana Zaharreko (Kubako hiriburuaren erdigune historikoa) adinekoei arreta soziala emateko programarekin elkarlanean ari da. Programa hori Habanako Historialariaren Bulegoak egiten du, Euskal Fondoa – Euskal erakunde lankideen elkartearen laguntzarekin.Lankidetza tekniko eta ekonomiko horri esker, eraikinak birgaitzeko eta ekipatzeko aukera izan da, tutoretzapeko apartamentuak sortzeko, hainbat zentroren funtzionamendurako eta adinekoei arreta emateko hainbat zerbitzutarako.“Euskal Fondoa-La Habana: adinekoei arreta” dokumentala eta Raul San Romanen "La Vieja" laburmetraia izango dira ikusgai, Juanma Balerdi Euskal Fondoaren zuzendariaren hitzaldi-solasaldiarekin batera.

Aurrerapena ikusteko sakatu HEMEN

Share  Partekatu