Gaurkotasun Euskal fondoa

Desgaitasuna Koordinatzeko Zentroaren inaugurazioa Habanan

19 Eka 2023

Ostiral honetan, 2023ko ekainaren 16an, Desgaitasuna Koordinatzeko Zentroa (CCD) inauguratu zen San Agustin komentu zaharrean, Habana Hiriko Historialariaren Bulegoan (OHCH).

Ekimena Giza Kapitalaren Zuzendaritzak gidatutako zazpi urteko ahaleginen emaitza da, OHCHeko beste erakunde batzuen laguntzarekin. Helburua da gizarteratzea sustatzea, desgaitasun intelektuala duten 17 urtetik gorako pertsonei, lan egiteko moduan daudenei, gaitzeko eta enplegua lortzeko aukerak eskainiz.

Lokal bakoitzak funtzio horiek ingurune seguru batean egiteko beharrezko baliabideak ditu, Euskal Fondoari esker. Izan ere, Euskal Fondoa Habanako lurraldean desgaitasuna duten pertsonen gizarteratze- eta laneratze-proiektuak indartzen laguntzen ari da 2012tik.

Ekitaldian zehar, Mario Vaca Aguirrek, OHCHeko Giza Kapitalaren zuzendari eta ekimenaren kudeatzaile nagusiak, Eusebio Leal Spengler doktorearen memoria eta ondarea landu zituen.

Irudiak ikusteko klikatu HEMEN

Share  Partekatu