Gaurkotasun Euskal fondoa

Burgeluko alkate Nati López de Munain, Euskal Fondoako presidente berria

02 Ots 2024

Lankidetzan diharduten Euskal Herriko 120 toki erakunde biltzen dituen euskal Fondoa Asoziazioaren Batzar Orokorrak bere gobernu organoak berritu zituen joan den urtarrilaren 26an Donostiako Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean (Aieteko Jauregia).

Sarrera modura,  aurreko 2020-2023 aldian garapenerako nazioarteko lankidetzaren eremuan koordinazio-, sustapen- eta kudeaketa-arloan jorratutako jardueren balantzea egin da.

Ondoren, 2024-2027 aldian Zuzendaritza Batzordean jardungo duten karguak izendatu ziren. Zuzendaritza organoetako ardura nagusiari dagokionez, elkartean biltzen diren sentsibilitate ezberdinak jasotzen dituen kontsentsuzko proposamenaren buru Nati López de Munain Burgeluko alkatea (Araba) izan zen. Horrela, 2020 urteko urtarrilaz gero elkarteko buru izan Ernesto Sainz Aguraingo alkatearen txanda hartu du.

Aurkezpenean, López de Munainek eskertu egin zuen berarengan jarritako konfiantza, eta erronka nagusitzat aipatu zituen erakundeen agendetan nazioarteko garapenerako lankidetza-politikak indartzea eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza-ekimenak sustatzea; horretarako, aliantza berriak eraikitzeko eta erakunde bazkideen parte-hartze aktiboa sustatzeko deia egin zuen.

Share  Partekatu