Gaurkotasun Euskal fondoa
Abian dira Euskal Fondoaren 2022 urteko proiektuak
Gaur egun 118 toki- eta foru-erakunde biltzen dituen elkartearen Batzar Nagusiak urteko lan-plana onartu zuen 2022ko martxoaren 24an Bilbon egindako XXVI. Ohiko bilkuran.
2022ko ekitaldirako onartutako aurrekontu orokorra 2.539.365,45 €-koa da, nazioarteko lankidetzako eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzako ekintzetan inbertitzeko.
Lehentasunezko esku hartzeko herrialdeetan esku hartzeko proposamenez gain (Nikaragua, Guatemala, El Salvador, Kuba eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa - SEAD), planak tokiko eragileek garapenerako nazioarteko lankidetza-lanetan parte har dezaten sustatzeko ekintzak jasotzen ditu; lankidetza deszentralizatuaren hedapen publikoa, kanpainetan, eztabaida-foroetan, erakundeen arteko koordinazio-sareetan eta dibulgazio-tresna propioen erabileran parte hartuz.
Halaber, nabarmentzekoa da baliabide teknikoek – udal-zerbitzuek eta kanpoko laguntzaileek – Parte hartu dutela proiektuen aholkularitza-, ebaluazio- eta jarraipen-lanetan.
Proiektuei buruzko informazio zehatza nahi izanez gero, sakatu HEMEN