Gaurkotasun Euskal fondoa
1500 pertsona baino gehiagok jaso dute San Francisco Menendezen edateko uraren proiektuaren onura. El Salvador
Proiektua amaitzear dago
Egunotan, azken xehetasunak amaitzen ari dira: presio-probak, hodi-sare osoaren garbiketa eta desinfekzioa.
Sistema berriak edateko ura eramango du udalerri horretako ondoko Miramar eta La Ceiba komunitateetako 300 etxebizitza baino gehiagotara; udalerriak Guatemalarekin muga egiten du eta «El Imposible» mendikateko mendebaldeko hegalean dago. Azken emaitza obren hasieran ezarritako helburuaren % 150era iritsi da, eta biztanleria onuradunen kopuruak 500 pertsona baino gehiagoko igoera izan du.
Esku-hartze mota hori jauzi garrantzitsua da biztanleriaren bizi-kalitatean; osasunaren alorreko onurez gain, kontuan hartu behar da eragin handia duela denboraren erabilerarekin, etxeko lanen banaketa diskriminatzailearekin, haurren eskubideekin, eskola-asistentziarekin, komunitatearen antolaketarekin eta abarrekin lotutako hainbat alderditan; eragin hori are garrantzitsuagoa da emakumeen eta eskola-adinean dauden biztanleen artean, orain arte distantzia luzeak egin behar izan baitituzte ur-ontziak erabiliz.
Proiektuak Gasteizko eta Beasaingo udalen laguntza izan du, San Frantzisko Menendezeko Udal Alkatetzarekin eta La Ceiba kantonamenduko bi komunitateekin batera. Era berean, AMVISA - Gasteizko Urak erakundearen laguntza teknikoa izan du.